Eskaileretan gora


Bai, oraingo honetan eskaileretan gora eta behera ibili naiz. Oinarrian 8 x 4 cmko laukizuzenak ditugu. Hamar oihal koloretsu aukeratu eta 9,5 x 5,5 cmko laukizuzunak moztu behar dira, guztira hogeita hamabost. Jarraian beste hogeita hamabost txuri edo kolore argikoak. Laukizuzen txuri eta koloretsua bakoitza 8 cmko aldetik josi behar dira.

Bigarren aukera bat ere badago. 5,5 cmko tirak moztu eta elkarrekin josi, ondoren 9,5 cmko zatiak moztu.

Guztira hogeita hamabost laukizuzen bikoitz izango dira (5 x 7). Horizontal et bertikalean konbinatuaz eskilarak sortzen dira, eta 80x 114 cmko tapaki bat egingo dugu. Ondoren infrentzurako oihala eta barruko betegarria behar ditugu.

Azkenik, quilting jostura oihal txurian egin eskilaren norabidea jarraituz. Soberan gelditu diren oihal koloretsuak kanpoko errematea egiteko erabiliko dira. 6 cmko zabalera duten zatiak elkarrekin josi tira luze bat egin arte.

Adabakiak eta petatxuak

Adabakiz egindako kuxina

Adabakiz egindako kuxina

Etxean gordeta neuzkan oihal zatiak erabili ditut kuxin hau egiteko. Guztira bederatzi adabaki aukeratu nituen bi kolore nagusien inguruan, berdea eta horia. Guraiziarekin hasi aurretik, ondo pentsatu nuen oihalen kokapena. Bi edo hiru aukera bururatu zitzaizkidan eta azkenean erabakia hartu behar izan nuen.

Oihalen neurriak erdialdeko karratuari jarraituz azalduko ditut:

1. 16 x 18 cm

2 eta 3. 8 x 18 cm, ezker alderako eta eskuin alderako

4 eta 5. 28 x 8 cm, goikalderako eta behekalderako

6 eta 7. 10 x 30 cm, ezker eta eskuin

8 eta 9. 44 x 9 cm, goian eta behean

Bederatzi puska hauekin 40 x 40 cmko kuxina ateratzen da. 50 x 50 cmko kuxina egiteko beste lau puska gehiago behar ditugu. Bi puska 7 x 44 cmkoak ezker-eskuinerako, eta beste bi, 54 x 7 cmkoak, laukia ixteko.

Abuztuko tantak


Tapaki hauek abuztuan jaio ziren bi mutiko bizkientzat dira, oihal zati txikiak banaka banaka josi ditut tapakiak osorik egin arte.


Oihalak Miarritzen erosi nituen, Quilt en Sud jaialdian, Lyongo Atelier des ABCdaires etxearen gunean. Hamabi oihal zati koloretsu dira, ohial zuriarekin konbinatuak.

Guztira, 8×8 cmko 48 hiruki koloredun eta beste 48 hiruki zuri erabili ditut. Bi hiruki diagonalean elkarrekin josi behar dira lauki bat osatzeko, jarraian sei laukiekin tira luze bat egin behar da. Zazpi tira gehiago josi eta tirak elkarren artean josten baditugu zortzi tirako tapaki eder bat egingo dugu.

tapakiaOndoren, ifrentzurako oihala aukeratu behar da eta spray itsasgarriarekin betegarria, aurrealdea eta ifrentzua batuko ditugu. Amaiera emateko quilting puntada txikiekin hiru piezak lotuko ditugu.

IMG_1099-0

Limoizko eta mentazko haur tapakia

 

Limoi kolorea eta menta kolorea izan dira haur tapaki honen abiapuntuak. Hamabi fat quarter eta oihal zuri zati bat erosi nituen proiektuari hasiera emateko asmoarekin.

Oinarrizko elementuak haurrak jolaserako erabiltzen dituzten biragailuak izango ziren. Patroiak egiteko zortzi zentimetroko hirukiak moztu behar ziren. Zortzi hiruki, lau kolore berekoak eta lau zuri biragailu bakoitza osatzeko.

Tapakirako guztira hogeita hamabost biragailu egin ditut, zazpi luzerarako eta bost zabalerarako. Tapakia osatu ondoren akoltxatuaren txanda izan da, koloredun hiruki bakoitzaren inguru osoan.

Azkenik, oihal zatitxoekin 6,5 zentimetroko tira luze bat josi dut inguru guztiaren erreamatea egiteko.

Tapakiaren neurriak 80×114 cm dira eta hiru hilabete behar izan ditut bukatutzat emateko.

Quilt en Sud Miarritzen

quiltensud1Ekainaren 3tik 6ra Quilt en Sud elkarteak patchwork eta ehungintza artearen bi urteko jaialdia antolatu zuen Miarritzeko Hall Iraty gunean. Bi urtero antolatzen zen jaialdi hau 1996an hasi zen Donibane Lohitzunen, urtez urte indartu egin da eta aurten  Miarritzerako jauzia egin du. Jaialdi honetan salmenta tokiak, ikastaroak eta erakusketak antolatu dira.quiltensud2Salmenta postuetan denetarik erosteko aukera zegoen, patchwork egiteko material mota guztiak, liburuak, eta orri-markagailuak ere aurkitu nituen. Oihal postuetan berriz, Lyongo Atelier des abecedaires postuan gustoko oihalak erosteko aukera izan nuen.

Lyon

Ikastaroen espazioan berriz, Martine Apaolazaren paisaia brodatuak oso erakargarriak iruditu zaizkigu, baina tamalez ez dugu izan ikastaroa egiteko aukera.

Martine Apaolaza

Espazio egokia, aparkaleku erosoak eta ordutegi zabala, baldintza oso egokiak izan dira hurbildu diren patchwork zaleentzat.  Bolondres talde haundi bat ibili da lanean, 200 bat lagun gehienak emakumezkoak jaialdiaren egunerokotasunaz arduratu dira.

 

Plus ikurrak joku haundia ematen du patchwork eta quilt lanak egiteko, bereziki haur txikientzako tapakiak. Lehenengo pausua koloreak aukeratzea izan da, laranjak,  berdeak eta urdinak. Hiru kolore horiekin osatu dut tapakia. Oinarrizko patroiak oso errazak dira, 5×5 cmko karratua eta 5×15 cmko lauki zuzena, eta neurri horiekin nahi adinako tapakia egin daiteke. Honek 95x134cm ditu.

Akoltxatuan berriz, zirkulo borobilak egin ditut, lau neurritako zirkuloak tapaki osoan zehar banatuak.

Tapakiaren Zumaia izena, nire lankide zumaiatar baten omenez aukeratu dut.

Gorria eta beltza

Patchwork lan bat hasteko asmoa dut, ohe estalki edo koltxa bat bi koloretan, gorria eta beltza.

2015/02/img_0751.jpg

Dagoeneko ohialak erosi ditut, zazpi gorri, zazpi beltz eta loturetarako zuria. Pinteresten aurkitu nuen estalki eder honetan inspiratu naiz eta ohialak Donostiako Eder dendan erosi ditut, Pedro Egaña kalean.

2015/02/img_0755.jpg