Adabaki txikiak

2016-07-31 15.58.43Oihal pusketa txikiekin zerbait egin nahi nuen eta tapaki bat josi dut. 6 x 6 cmko laukiak hirunaka josi ditut eta jarraian hirukoak elkarren artean 3 x 3ko laukiak osatzeko. Bestalde, 18 cm. lauki zuria edo kolore argikoekin tartekatu ditut eta modu erraz batean sofa gainean etzanda egoteko tapaki bat egin dut. Guztizko neurriak: 114 x 152 cm dira.

2016-07-31 18.27.18

Anuncios

Creative Paper, Rico Design etxeko paper haria deskubritu dut, lehen esku kartera bat egin nuen eta orain eguzkitarako txano bat.6. zenbakiko kakorratza eta 100 gr. hari behar dira. Txanoaren neurriak 54-56 cmko buru zirkunferentziarentzat. Erabilitako puntuak: makilak (M) eta lehiatilak. *Makil bat egin, 2 kate puntu, aurreko bueltako bi puntu saltatu eta * etik errepikatu.

Lagina: 9 kate puntu 10 cm. Buelta bakoitza hasteko 3 kate puntu eta bukatzeko puntu ezkutatu bat aurreko bueltako lehenengo kate puntuan.

Jarraibideak: 3 kate puntu egin eta borobilean itxi puntu ezkutatu batekin.

  1. buelta: 10 M borobilean eta puntu ezkutatu batekin itxi.
  2. buelta: Mak biderkatu, hau da, aurreko bueltako M bakoitzean 2 M egin = 20 M
  3. buelta: *M 1, hurrengo Ma  biderkatu; eta *etik aurrera errepikatu = 30 M
  4. buelta: *2 M, hurrengo Ma biderkatu; eta *etik aurrera errepikatu = 40 M
  5. buelta: *3 M, hurrengo Ma biderkatu; eta *etik aurrera errepikatu = 50 M
  6. buelta: *9 M, hurrengo Ma biderkatu; eta *etik aurrera errepikatu = 56 M
  7. buelta: *10 M, hurrengo Ma biderkatu; eta *etik aurrera errepikatu = 66 M
  8. buelta: Lehiatilak
  9. buelta: Lehiatilak
  10.  buelta: *M bat aurreko M bakoitzean eta 3 M lehiatilaren hutsune tartean eta *etik aurrera errepikatu = 80 M
  11. buelta: 2 M, biderkatu hurrengo M, * 3 M, biderkatu hurrengo M eta *etik aurrera errepikatu = 101 M
  12. buelta: M bat aurreko M bakoitzean = 101 M

 

 

 

 

 

 

Gorria eta beltza II

Hau bai dela benetako tapaki bat, 1,85 x 2,50 cm neurtzen ditu. Guztira 14 x 10 tira josi ditut eta 10 cmko ertza inguru osoan. Tira bakoitzaren oinarria 15 x 15 cmko laukiak dira.10,5 cm zabalareko oihal zatiari 4,5 cmko tira zuriak josi behar zaizkio ertz bakoitzean. Ondoren 16,5 cmko laukiak moztu behar dira

Gorria eta beltza

Irudian ongi ikusten dira, kolorezko tira luzea eta ertz bakoitzean josi behar diren tira zuriak.

Gorria eta beltza postean, tapakia egiteko erosi nituen oihalak eta hasierako ideia azaldu nituen.

 

Belarretan bazkaltzeko prest

  
Udaberriaren atarian, belarretan bazkaltzeko tapaki bat egin dut.  80 x 100 cm neurtzen du eta haur txiki baten oherako ere baliagarria da. Oinarrian 13 x 13 cmko hirukiak ditugu,  koloredunak eta zuriak. Bi hiruki josi eta lauki bat egiten dugu, guztira 6 x 8 lauki behar izan ditut. Laukiak osatzerakoan bi aukera ditugu, kolorezko oihala zuriarekin edo biak koloredunak izatea. Lau lauki koloredunekin biragailuak egin ditut, guztira hiru, tapakian zehar sakabanatzeko, modu horretan hirukien monotonia haustea lortu dut.
guztira 

Mataza Zuria blogaren 2015eko laburpena

WordPress.com estatistiken iratxoek Mataza Zuria blogaren 2015eko laburpena egin dute. Emaitzak ikusiko ditugu:

2015ean 8 post berri idatzi ditut eta blogaren postak guztira 101 dira.

Post ikusienen zerrendan daude:

 

 

Bilaketen jatorriari dagokionez, sare sozialetako profilak eta Oihartzun nire bloga ditugu, hurrenez hurren: